XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egun hartan ez zegoen horretarako indarrik ere nire gorputz ahulean.

Gure etxea, egun batean, ordu batzuetan, zeharo aldatu zen.

Gure etxeko sukaldea ez zen lehen bezain goxoa.

Ama hil zenetik, ez ziren egunsentiaren lehenengo eguzki izpiak sartuko, ilun zegoen guztia, nire arima bezala, beltza.

Kafe bat hartu nuen, kafea hotza zegoen.

Nire aita ez zegoen etxean, hobe honela.

Tabernan egongo zen emakume lizun batekin, edota agian, hiri honetatik at zegoen, edo inon ez.

Etxean maleta batean, zenbait arropa eta aurkitu nuen diru guztia ipini nuen.

Etxeari begirada bat eman nion, nire amaren logelara iritsi arte.

Oso iluna zegoen gela, baita giroa ere.

Mahaian, nire amaren argazki ugari zeuden.

Nire ama, beti bezain ederra zegoen, beti bezain irrifartsu.

Bere gelan, makina bat kandela ipini nituen.

Bere ohean etzan nintzen.

Ondo sentitzen nintzen han, nire amaren ohean, kandelaz eta beraren argarkiz inguratuta.

Lo hartu nuen.

Ametsetan egoera berean nengoen, nire amaren ohean etzanda.

Negarrez nengoen.

Nire anpuluak ibai bat sortu zuen eta ibai hori heriotzaren itsasoan, itsasoratu zen.

Heriotzazko itsaso horrek kandela guztiak itzali zituen eta amaren oroitzapen guziak, gelako leihotik atera zituen.

Arnas estuka esnatu nintzen.

Korrika maleta hartu eta etxe hartatik aldegin nuen.

Nere amari azken agurra ematera abiatu nintzen, berriz hilobira.

Amaren hilobian norbait zegoela ohartu nintzen, eta zuhaitz baten atzean kokatu nintzen.

Aita zen, amaren hilobian zegoen eserita, zigarro bat erretzen.

Amorratua atera nintzen zuhaitz itzal hartatik eta korrika aldegin nuen, nire amaren nahia betetzeko.

Hegazkin bat hartu nuen Marrakex-era joateko.

Gauean iritsi nintzen bertara.

Iluna zen hura.

Hainbat eta hainbat buelta eman nituen eta hondartza eder batera iritsi nintzen.

Leku ederra zen hura.

Hondartza ondoan, etxe txiki bat zegoen eta etxe honen atzeko aldean txoko polit bat zegoen niretzako.

Nire eskubitara, oihan bat aurkitzen zen arrosa beltzez beteta.

Ama nuen gogoan momentu horretan, eta itsaso zikinean, zirriztu bat ireki zen ur gardenez, eta ama ikusi nuen islaturik, beti bezain laztan, beti bezain irrifartsu.

Arrosa beltz bat ikusten zen (...)